JUNO

Gure helburua mundu mailan esport-etan dagoen genero ikuspegia aldatzea da. Horretarako, JUNO jarri dugu abian, genero balioetan oinarrituz esports-en industria irauli nahi duen mugimendua.

TRAINING CAMPS KINNIK

Proiektu honekin eragin positiboa sortu nahi dugu Euskal Herrian, errendimendu altuko stage-etan munuduko erreferente gisa kokatuz. 

Horretarako klub eta federazioei zuzendutako Training Camp-ak eskaintzen ditugu, ardatz nagusia Euskal Herriko kirol instalazioak izanik, maila gorenean entrenatzeko ingurune onenetakoa.

eState

Estate proiektua eskubaloi taldeen errendimendua eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin jaio zen, oinarriari balioa emanez, hau da, partiduen datuen bilketarekin.

Datuen erabileran oinarrituz, kirol errendimendua, jokalarien osasuna, scouting-a eta errendimendu ekonomikoa optimizatuz lehia abantaila lortzea da gure helburua. Era berea, datuen analisia eskubaloian beste kirol batzuetan erabiltzen den modu berean aprobetxatzea da. Horregatik, lor dezakeen potentziala aprobetxatu nahi dugu jarraitzaileei ikuskizun askoz hobeagoa eskaintzeko.


SOSTENIDO

Kirol praktikari esker etorkizun jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Energia ez da sortzen ezta suntsitzen ere, beraz, partekatu dezagun.

📍 Uribitarte Pasealekua 6, 3ª Planta 48001, Bilbao (Bizkaia)

📱Telefonoa: +34 645 06 05 68

✉️ Informazio orokorra: info@kinniksport.com